
3.500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) eskainitako udako jardueretan. Udako jarduera horien artean daude, besteak beste, kanpamentuak, boluntarioendako auzolandegiak, eguneko jarduerak, Gazte Txartelaren jarduerak eta kanpaldiak. Aisialdi hezigarriko eskaintza bat da, gazteenei aldi berean ongi pasatzea, abentura, konpromiso soziala, naturarekiko harremana eta gaitasun zein ezagutza berrien garapena sustatzen duten esperientziak bizitzea ahalbidetzen die. Aisialdi mota hori ardatz nagusi da proposamen horietan guztietan, dibertsio- eta gozamen-eremuak konbinatzen baititu balore-hezkuntzarekin eta zenbait alderdi, hala nola berdintasuna, jasangarritasuna eta lankidetza, sustatzearekin, eta gazteek garapen integrala izatea errazten du.





