SOS-Deiak 112ren arreta-zerbitzua normaltasunera itzuli da, sistemak ordu erdi huts egin ostean

0

Segurtasun Saileko Datuak Prozesatzeko Zentroaren firewall-a eguneratzean sistemak akats bat izan du 07:50ean, eta Euskadiko Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak deiak jasotzeari utzi dio. Berehala jarri da abian kasu horietarako ezarritako kontingentzia-plana, eta 8: 19etatik aurrera normaltasunez jasotzen dira deiak 112-SOS Deiak zerbitzuan.