Atzo, igandea, 20:00ak aldera, Deba Urolako Ertzain-etxeko patruila batek marihuana-usain handia hartu zuen Aretxabaletako baratze batzuen eremuan, eta begiz ikuskatu zuen ingurua.
Ertzainek eremutik, hesiz inguratutako hainbat baratze zeharkatuta, irteten ari ziren bi gizonekin egin zuten topo, eta haiek ere marihuanarena izan zitekeen usaina zutela iruditu zitzaien. Hasierako frogaketan, 50 landare aurkitu zituzten bi negutegitan, eta gero, gorago, zuhaitz artean, plantazio handiago bat.
Bigarren plantazioan 200 landare baino gehiago zeuden loraldi betean, eta, gainera, mila litroko hainbat bidoiz osatutako ureztatzeko instalazio bat zuen, bai eta landareak zaintzeko eta hazteko ongarri-poltsak ere.
Patruilek bertan zeuden bi gizonak identifikatu zituzten marihuana-plantazioaren arduradunak zirelakoan eta biak atxilotu zituzten. Bat 36 urteko gizon espainiar nazionalitatekoa da eta bestea 26 urteko gizon europarra.
Bi atxilotuak Bergarako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte Ertzain-etxeko eginbideak amaitu ondoren.






