Barakaldon emakume baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza

0

54 urteko espainair nazionalitateko emakumearen gorpua irailaren 16an, eguerdian, aurkitu zuten Barakaldoko bere etxean. Suhiltzaileek ireki behar izan zuten etxebizitza, senideak ezin baitziren sartu. Sartu zirenean, emakumearen gorpua aurkitu zuten, eta Ertzaintzari deitu zioten.

 

Batzorde judizialak gorpua jaso ondoren, gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman zuten, bertan azter zezaten, eta bertan kriminalitate-zantzuak zeudela ondorioztatu dute. Hori dela eta, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak dagokion ikerketa abiarazi du, heriotza zer egoeratan gertatu den zehazteko.