Gobernu Kontseiluak martxoan onartu zuen “23/2026 DEKRETUA, martxoaren 3koa, zeinaren bidez formalizatzen baita Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko euskal itsasbazterrari dagozkion barne-uretako eta jurisdikziopeko uretako itsas salbamenduari buruzko Estatuko legeria betetzeko eginkizunak eta zerbitzuak”. Akordioak urriaren 1a aipatzen zuen eskumena bere gain hartzeko hasiera-datatzat, eta bihar eguerditik aurrera 112 zerbitzuak bere gain hartuko du barruko uretan itsas salbamenduak eragindako gorabeheren kudeaketa operatiboa.
Euskadik bere gain hartuko ditu, gradualki, eskualdatzen diren eginkizunak eta zerbitzuak, eta horiek gauzatzeko baldintza izango da behar diren ekipoak eta baliabideak pixkanaka martxan jartzea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoarekin arrisku kolektibo larria, hondamendia, lazeria publikoa edo lankidetza beharrezkoa den beste edozein egoeratan laguntzeko duen akordioa baliatuko du.






