Gobernu Kontseiluak zuzeneko dirulaguntza onartu du Getxoko Enpresa eta Merkataritza Elkarteak antolatutako Getxo Modaren 39. ediziorako.
Getxo Moda Euskadin finkatutako moda-lehiaketa da, tokiko diseinatzaile, enpresa eta saltokien sustapenaren bidez, moda erabiltzen duena Getxoko merkataritza dinamizatzeko, talentua bultzatzeko eta proiekzio turistiko eta kulturalerako.
Getxo Modaren jarduera nagusia moda-desfileak dira, eta desfile horietan Getxoko saltokiek eta Euskadiko diseinatzaileek parte hartzen dute, tokiko merkataritza sustatzearen aldeko dimentsio argiarekin. Hartara, moda erakusleiho gisa erabiltzen da, parte hartzen duten establezimenduek ikusgarritasuna izan dezaten eta hurbileko merkataritzan kontsumi dadin.
Proiektuak 55.000 euroko finantzaketa du, eta egingo diren jarduketen artean hauek nabarmentzen dira:
- Getxo Moda Lab- Talentu Emergentearen pasarela: Euskadiko diseinu-eskola nagusiek aukeratutako moda-diseinatzaile gazteak bultzatzeko eta ikusarazteko plataforma.
- Basque Style- Industria, Identitatea eta Sorkuntza Finkatua: Industria eta negozioa sortzeko benetako gaitasuna duen Euskadiko moda heldua eta finkatua aitortzeko plataforma.
- Basque BioDesign Center- Moda, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: Bio-joskintzaren eta biomaterialen arloko Europako erreferentziazko esparrua, moda ekosistema bizi gisa ikusaraziko duena Getxo Moda 2026an.
- Bikaintasunaren saria GETXOENPRESA- NEO 2.
- Getxo Moda 2026- Mahai-inguru ofiziala: «Etorkizuneko moda oraina da jada»: Hausnarketarako espazioa, non diseinua, berrikuntza, jasangarritasuna, prestakuntza eta sormena uztartzen diren erakusteko modaren etorkizuna ez dela promesa bat, baizik eta talentutik, elkarlanetik eta berrasmatzeko gaitasunetik abiatuta eraikitzen den errealitatea.
- Nazioarteko diseinatzaile gonbidatua.- Assaad Awad: Edizio honetako mugarri garrantzitsuenetako bat da, bai diseinatzailearen nazioarteko proiekzioagatik, bai proposamenaren izaera kontzeptual eta teknologikoagatik.
Getxo Modaren 39. edizioa 2026ko urriaren 29an amaituko da, Muxikebarrin egingo den pasarela-desfilearekin.






