Luis Liz CIC BiomaGUNEko zuzendaria, Zientzia eta Teknologia Kimikoaren saria

0

Luis Liz Marzan Ikerbasqueko irakasle eta Donostiako CIC BiomaGUNEko zuzendari zientifikoari eman diote Enrique Moles Zientzia eta Teknologia Kimikoaren saria.

Epai-mahaiak aho batez hartu du erabakia eta sari horrekin Luis Lizek «kimika koloidalaren eta nanozientziaren esparruan egindako ekarpen garrantzitsuak» nabarmendu nahi izan ditu.

Batez ere biomedikuntzan teknologiarekin lotuta sortu diren arazoei aurre egitea ahalbidetu duela azpimarratu dute.