Hezkuntza Sailak 1.148 lanpostu eskainiko ditu datorren urtean

0

2020ko urte hasieran Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegorako eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegorako 1.148 plazako lan eskaintza deialdi berria egingo du.

Jaurlaritzatik agiri batean jakinarazi dutenez, 2020an zehar gauzatuko den hautapen prozesurako deialdiak jarraipena ematen die 2015etik hezkuntza arloan «etengabe eta urtero gertatu diren» aurreko deialdiei. Era honetan, Hezkuntza Sailak legealdi honetarako harturiko bi konpromisoak bete ditu: batetik, urtero lan eskaintza publiko bat egitekoa, eta, bestetik, gutxienik legealdian 5.000 plaza eskaintzekoa (azkenean, legealdi honetan 5.294 plaza eskainiko dira).

«Lan eskaintza publikoek, kalitatezko enplegua sortzeaz gain, Euskal Hezkuntza Sisteman diharduten irakasleei lan egonkortasun handiagoa ere eskaintzen die. Egonkortasun horrek, aldi berean, sendoago bihurtzen du hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez», ziurtatu dute Hezkuntza Sailetik.

Indarrean den araudiak baimentzen dituen plaza guztiak eskainiko ditu Hezkuntza Sailak deialdi berrian. Aurrekoetan bezala, segurtasun eta berme juridikoa lehenesten dira eskaintza berrian ere, prestatzeko ahalegina egiten duten irakasleen lana baloratzeko asmoz. Hezkuntza administrazioaren nahia da «behin behinekotasun tasa jaisten jarraitzea» legealdi honetan zehar.2020an