Juan Mari Aburtok harrera egin dio Lituaniako enbaxadoreari

0

Gaur goizean Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, Lituaniako enbaxadorearekin, Skaistė Aniulienėrekin batzartu da udaletxean.

Juan Mari Aburto Alkatearen nazioarteko harremanen ohiko agendaren barruan antolatutako topaketa honek Bilboren eta errepublika baltikoaren artean dauden era askotako harremanak sendotzen lagunduko du. Horren harira, gaurkoa da Lituaniako Enbaxadore batek Bilboko Udaletxera egin duen lehendabiziko bisita ofiziala 2006ko ekainaz geroztik.

Skaistė Aniulienė (Klaipėda, Lituania, 1961) 2015eko ekainean jabetu zen Enxadadore karguaz Lituaniak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoan, baina aurretik, erantzukizun goreneko karguak bete ditu Lituaniako Errepublikako Kanpo Arazoetarako Ministerioan zein Lituaniak Islandian, Danimarkan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan dituen enbaxada eta ordezkaritza diplomatikoetan.