Cascanten Floridako karramarro urdinaren ale bat aurkitu dute

0

Europar Batasunak espezie inbaditzaile bezala katalogatuta duen karramarro urdinaren ale bat azaldu da Cascante herritik gertu dagoen Lor urmaelean.

Guardia Zibilaren Sepronako agenteak Lor urmaelean lanean ari zirela, Procambarus clarkii espezieko karramarro amerikarraren ale ugari ikusi dituzte, urmaela beteta izaten den inguruan. Behaketan, baina, karramarro amerikar urdin bat ere aurkitu dute.

Karramarroak identifikatzeko prozesuan, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lagundu du, eta Procambarus alleni espezieko Floridako karramarro urdinaren ale bat dela ondorioztatu dute. Europar Batasunak espezie inbaditzaileak diren sei karramarro espezieen artean katalogatzen du.