Bizkaiak maiatzera arte 2.543,1 milioi euroko bildu ditu

0

Itunpeko zergekin 2.543,1 milioi euroko diru-bilketa egin da Bizkaian urteko hasierako bost hilabeteetan. Zenbateko hori aurreko urteko aldi berdinean jasotakoa baino 531,2 milioi euro gutxiagokoa da, eta, beraz, diru-bilketaren jaitsiera % 17,3koa izan da.

Aldi honetan, Bizkaiko diru-bilketak ondorioak jasan ditu apirilean jarduera ekonomikoa gelditu zelako, Foru Ogasunak aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuz itzulketa gehiago egin dituelako eta Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren likidezia hobetzeko zerga-neurriak aplikatu dituelako, bereziki mikroenpresei, ETE-ei eta autonomoei zuzenduta egon direnak, ekonomiaren sektore zaurgarrienetan inpaktu ekonomiko negatiboa saihesteko helburuarekin, hain zuzen ere.

Modu horretan, maiatzera arte izandako diru-bilketa, 2020ko ekitaldirako aurrekontuan jasotako zerga diru-sarreren (8.141,1 milioi euro) % 31,7koa izan da.