Zarauzko emakumeentzako jabetze eskolako ikastaroen izen ematea

0

Emakumeentzako Jabetze Eskola emakumeok hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko dugun espazioa da. Helburua berdintasunezko gizarte justu eta anitza lortzea da, sororitate- eta elkartasun-sareetan lan eginez.

Hainbat ikastaroren bidez, ahalduntzeko gaitasun pertsonalak eta kolektiboak garatzeko aukera ematen digu.

Ahalduntzea bizitza modu autonomoan, indartsuan eta konfiantzaz bizitzea da, aukeratzeko eta gizarte-aldaketan parte hartzeko eskubidearekin. Prozesu hori barrutik kanpora doa, eta, horren bidez, emakumeok ikasi, trebetasunak eskuratu eta jarrera bat hartzen dugu, gure errealitatea eta gizartean dugun posizioa modu kritikoan aztertzeko eta eraldatzeko behar diren urratsak eman ahal izateko.

Ikastaro eta jarduera guztiak adin eta interes desberdinetako emakume guzti-guztiei zuzenduta daude.