Barakaldok egoera ahulean dauden familietako haurrentzako 3D inprimagailuetan diseinatutako jostailuak prestatu ditu

0
Recogida de juguetes de la Cruz Roja.

Nuria Rodriguez Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotzi ordezkari berriak ekimen bat iragarri du gaur, Barakaldoko haurrak jostailurik gabe gera ez daitezen. 3Dko inprimagailuek gizarte-egoera ahulean dauden familietako adingabeei diseinatutako piezak banatzea da helburua, Gizartean eta Hezkuntzan Esku-hHartzeko Taldeen (EISES) eta SAVE The Childrenen bidez.

“Jostailu bat, irribarre bat” izenarekin,  Barakaldo Makers elkarte teknologikoak eta Barakaldoko Babes Zibileko boluntarioek asmatu dute ekimena, eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa arloaren laguntza izan du.

“Une zailak bizitzen ari gara, Cobid-19 pandemiaren ondorioz, baina, aldi berean, Barakaldoko gizartearen izaera solidarioa ugaritzen ari da, ekimen honekin erakutsi den bezala. Ideia handia iruditu zaigu, eta, horregatik, lagundu eta erraztu egin dugu, gure hiriko elkarte-ehuna inplikatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriz “, azaldu du Rodriguezek.

Jostailuak % 100 seguruak dira eta adin desberdinetarako testatuta daude. Izan ere, tarteka banatu dira: 0 eta 2 urte  eta 2 eta 5 urte bitartekoentzakoak psikomotrizitate-jostailuak dira, 6 eta 8 urte bitartekoentzakoak, berriz, adimen-garapenekoak eta 9 eta 12 urte bitartekoentzakoak, azkenik,  helduentzakoak. Hegazkinak nahiz torloju eta azkoinak; elefante nahiz diana irudiak; denetarik dago, eta kolore desberdinetan.