Barakaldoko Udalak kolektiborik ahulenen artean beste musuko sorta bat banatuko du

0

Datozen egunotan, Gobernu Zentralak bidalitako 11.500  musuko banatuko ditu Alkatetza Arloaren bitartez Barakaldoko Udalak. Pandemian kaltetuen suertatu diren kolektiboen artean banatuko dira musukoak  adingabeen gizarte-hezkuntzazko esku-hartzeko taldeen bidez edo Barakaldoko Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lanean diharduten erakundeen bidez.

“Udalaren ustez, ezinbestekoa da egoerarik ahulenetan egonik, birusarengandik babesteko behar besteko baliabiderik ez dituztenengana iristea. Horregatik, heldu berri den musuko-sorta hau banatuko dugu beharrizan handiena duten familiekin edo adingabeekin lan egiten duten zerbitzuen artean”, adierazi du Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko Gorka Zubiaurrek.

Honako zerbitzuon bitartez egingo da banaketa:

– Adingabeen Gizarte-hezkuntzazko Esku-hartzeko Taldeen bitartez (2.000 musuko).

-Elikagaiak banatzen dituzten Barakaldoko erakundeen bitartez:  Nuestra Señora del Carmen Soli (4.000 musuko) eta Hay una Esperanza para Ti (4.000 musuko) elkarteak.

– AUNAR Elkartea (taper solidarioa) (1.500 musuko).