Athleticeko lehen taldeko lesionatuen mediku txostena

0

Athleticeko lehen taldeak lesionatuen mediku txostena argitaratu du Lezamako instalazioetan gaur arratsaldean hasiko diren entrenamenduei ekin aurretik (18:30ean):

Ander Capa eta Oier Zarraga: oso bilakaera ona izan dute azken asteetan eta berregokitze fisikoaren azken fasean daude.

Yeray Alvarez: taldeko lanetik kanpo hasi da, ezker errotuluko tendoian mina duelako.

Yuri Berchiche: Mediku kontsulta gehiago egingo dizkiote, pubiseko arazoak ez direlako erabat desagertu.

Iñaki Williams: Pixkanaka taldekideekin batera lanean hasiko da, aurreko denboraldiko azkeneko partiduan lesio muskularra izan ostean.

Iñigo Cordoba, Peru Nolaskoain eta Kenan Kodro: Hiru jokalariek lan berezia eta berregokitze lanak egiten dituzte, aurreko denboraldian egindako ebakuntzen ostean