Eman daiteke izena langabetuentzako soldadura ikastaroan

0
Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, eskualdean zaurgarritasun egoeran edoIraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, eskualdean zaurgarritasun egoeran edoarriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko ‘Urola Erdian ElkarEkinezUE3’ proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzarekin.

Proiektuaren helburu nagusia zailtasun egoeran bizi diren pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.Proiektuaren baitan, Oinarrizko Konpetentzien ikastaroak irailean jarri zen  martxan Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan eta 50 pertsona hasi dira ikastaro horretan. GaitasunTeknikoei buruzko ikastaroei dagokienez, berriz,  urriaren 14an Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketan soldadura ikastaroa martxan jarriko da. 400 orduko ikastaroa izango da eta ordutegia 8:00etatik 13:00era izango da.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko: Maite 688 758 494 edo Sandra 688 873 589