Rodríguez Ranzek ETAk hildako Comisiones Obreraseko hamabi afiliatuen omenaldian parte hartu du

0

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek parte hartu du gaur Gasteizko Europa Jauregian Comisiones Obrerasek ETAk hildako hamabi afiliatuei egin dien omenaldian. Biktima bakar bat jasanezina zatekeen. ·»Biktimen kopuruak edo egoerak ez du listoia markatzen. Indarkeria erabiltzearen zentzugabekeria politiko, demokratiko eta etikoak eta giza eskubideen urraketa nabarmenak markatzen dute listoia», Rodríguez Ranzek azpimarratu duenez.