“Eskerrak, gracias” kanpainak pandemiak eragindako zailtasunen aurrean egindako ahalegina eta erresistentzia eskertu nahi dizkio turismo, ostalaritza eta merkataritzaren sektoreari

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Eskerrak, gracias” kanpainaabian jarri du gaur, krisialdi latz honi aurre egiteko borrokan aritu diren eta negozioak aurrera ateratzeko ahaleginak egin dituzten profesionalei esker ona adierazteko.

Atzo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Eguna ospatu zen sektoreari esker ona adierazteko ekitaldi batean, pandemiaren ondorioz etendako ohiko sari-banaketa egin ordez. Hala, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak esker on hori indartu nahi izan du “Eskerrak, gracias” kanpainarekin; gaurtik hasita abenduaren 31ra arte telebistan eta irratian ikusi eta entzun ahal izango dena.

Kanpaina honen bidez, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorearen zati handi batek konfinamenduan egin zuen ezinbesteko lana azpimarratu nahi da; izan ere, Javier Hurtado sailburuak atzo gogorarazi zuenez, “funtsezko zerbitzuak zineten eta hala jokatu zenuten”.

Gainera, itxita egon behar izan zuten establezimendu guztiei ere laguntzea da asmoa, ordutik pandemia osoan zehar egoerari eusteko eta herritarrei zerbitzurik onena eskaintzeko borrokan aritu direnei.