2022ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko proposamenak onartu dira Donostian

0

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2022ko Hiritar Merezimenduen Domina jasotzeko proposamenak. Urtero legez, saridunek urtarrilaren 19an jasoko dituzte dominak, Udalbatzak berretsi ostean.

2022ko Hiritar Merezimenduaren Dominak

 

  • Añorga KKE: 100 urte betetzen dituen kultur eta kirol elkartea, ehunka neska-mutilen kirol garapenean eta garapen pertsonalean lan handia egiten duena.
  • Kresala Zinekluba: Aurten 50 urte betetzen dituen elkartea da. Donostiak zinemarekin duen lotura sendotzen duen eragile garrantzitsua. Esparru komertzialetik kanpo dauden filmak programatzen ditu.
  • Zurriola Antzerki EskolaUrte asko daramatza elkarte honek antzerkia bezalako oinarrizko praktika kulturalaren esparruan lanean. Donostia euskarazko eta amateurra den antzerkigintza bultzatzeko ezinbesteko tresna bilakatu da.
  • José María Leclercq: Donostiako oroimena zaintzeko egindako lanagatik, bereziki 1813. urtean hiria suntsitu zuen gertakariarena.
  • Bidegin: Doluan eta gaixotasun larrian laguntzeko duen ibilbide eta inplikazio guztiagatik.

48 proposamen aurkeztu dira aurten. Talde edo pertsona fisiko edo juridikoek Udalerriari eskainitako ezhoiko zerbitzuengatik Donostiako Udalak ematen dituen dominak San Sebastian bezperan banatuko dira.