Eusko Jaurlaritza Belén Frau Uriarteri 2021eko Urrezko Orratza emateko ekitaldian izan da

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Mujer Siglo XXI emakumezko enpresari eta profesionalen elkartearen 2021eko Urrezko Orratza emateko ekitaldian izan dira gaur.

Edizio honetan Belén Frau Uriarte, IKEAko komunikazio-zuzendari orokorra, saritu dute, bere ibilbide profesional apartarengatik.