Gizon bat erreskatatu dute Gorbea mendian

0

Ertzaintzak Gorbeako gurutzetik Pagomakurre aldera jaisten ari zenean istripua izan duen 59 urteko mendizale bat erreskatatu du gaur eguerdian. Orkatilan min hartu duen gizona helikopteroan eraman dute Galdakaoko ospitalera.

Gaur, astelehena, 13:30 aldera, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek jakin dute mendizale bat erori egin dela Gorbeako gurutzetik Pagomakurre aldera jaisten hasi zenean.

Lekura Ertzaintzaren patruilak eta Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroa hurbildu dira, eta egiaztatu dute zauritua arriskuz kanpo zegoela baina orkatilan zuen lesioak bideari jarraitzea eragozten ziola.

Azkenean, eta lurretik eramatea ezinezkoa zenez, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du 59 urteko gizona, eta Galdakaoko ospitalera eraman du lesioa tratatzera.