Aurkitu dute Barrikan desagertutako adineko gizona

0

Desagertua ondo dago, baina Urdulizeko Ospitalera eraman dute mediku-azterketa egitera

Bilaketa-lanetan parte hartzen ari ziren Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek bart gauean aurkitu dute desagertutako gizona Barrikako Goierri auzoko baso batean. Dispositiboa arratsaldean jarri dute abian, familiartekoek gizona bere etxetik falta zela salatu dutenean.

Desagerpenaren berri izan bezain laster, arratsaldean bertan, jarri da abian gizona bilatzeko dispositiboa, eta Getxoko Ertzain-etxeko patruilek, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko polizia-baliabideek eta Txakurren Unitateak parte hartu dute bertan, bai eta Gurutze Gorriak eta DYAk ere. Guztiak Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatu ditu.

Operatiboa herrian eta etxe inguruan hedatu da, eta Ertzaintzako Txakurren Unitateko baliabide batek gaueko hamar eta erdiak aldera aurkitu du 91 urteko gizona Goierri auzoko baso-eremu batean. Gizonari osasun-zerbitzuek eman diote lehen laguntza, eta egiaztatu dute osasun-egoera onean zegoela, baina Urdulizeko Ospitalera eraman dute mediku-azterketa egitera.