Bihar, urtarrilak 11, egingo da Azpeitin urteko lehen plenoa

0
Urtarrilaren 11n, bihar, egingo da 2022. urteko lehen plenoa, 19:00etan hasita udal pleno aretoan. Aurrez, Gobernu Batzarra egingo da.

Honakoak izango dira plenoan aztergai izango diren gaiak:

1 . Udalbatzak 2001eko abenduaren 2an egindako akta onartzea.

.2.- Azpeitiko Euskara Patronatuko Zuzendaritza Batzordekideen ordezkoak izendatzea.

3.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak kontratatzea: 2 lotearen esleipena.

4.- Alkatetzak 2021eko ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.

5.- Galdera eta erreguak.