Bilboko Udalak hobekuntzak egin ditu Solokoetxeko lorategietako egonlekuetan

0

Bilboko Udalak, Auzokide Planaren testuinguruan, Solokoetxeko lorategietako egonlekuak hobetzeko lanak amaitu ditu, 5. barrutian (Ibaiondo).

Ildo horretan, zenbait jarduketa egin dira auzoaren barruko egonlekuetako paisaiak berritzeko. Espazio horiek hirutan bereizi behar dira: kirol-pista, aurretik eginda zegoen umeen jolas-eremua, eta Fika kaleko 22ko atzealdea (hemen 6 urtetik beherako umeentzako espazio bat diseinatu da).

Jarduketaren azken helburua da Solokoetxe auzoak leku dinamikoagoak eduki ditzala, bizilagunentzako elkargune izango direnak.

Esku-hartzea aprobetxatu da bide batez barandak eta eskudelak garbitu eta margotzeko, baita hiri-altzari berriak jartzeko ere (bankuak, jolasteko elementuak eta hesiak umeen jolasguneetan). Orobat, bi birziklatze-bateria ipini dira, lau paperontzirekin (jolas-eremu bakoitzeko bat).

Lan horiek azken lau hilabetean egin dira, eta 352.097,35 euroko aurrekontua eman zaie.

KIROL-PISTA

Zumarraga kalean zehar, Solokoetxeko lorategietan saskibaloi-kantxa daukan kirol-pistara sartzen da. Eremu horretan, dauden harmailak egokitu dira, beraien azalera horizontala konponduz. Modu berean, beraien azalera horizontala eta bertikala konpondu eta margotu da, bandalismoaren aurkako pintura gorri eta urdinez.

Gainera, harmailen luzera osoan zurezko hiru ohol jarri dira, segidako banku baten modura, kanpoalderako tratamenduarekin. Eta saskibaloi-kantxaren azalera margotu da. Saskibaloi-kantxaren gainazala ere garbitu da, eta lineak berriro margotu dira –udaberrian margotuko da osorik, ziurrenik, egun lehor eta eguzkitsuetan, emaitza egokia bermatze-
ko–.

Pista ezponda landaredunekin babestuta dago alde bietan. Hego-ekialdeko alboan dagoena zenbait mailatan jarritako jardinerekin berregokitu da. Beheko aldean zurezko banku jarraitu bat ipini da eta zuhaitzak eta zuhaixkak landatu dira (espezie berrietakoak), bai jardinera berrietan, bai beraien arteko ezpondetan.

Berriztatutako espazio hau mantentzeko, aurretik zegoen ureztatze-sarea kendu da eta tanta-linea berriak ipini dira jarlekuetan eta jardineren arteko ezponda-zerrendetan.

AURRETIK EGINDA ZEGOEN UMEEN JOLAS-EREMUA

Kirol-pistaren ipar-ekialdeko ezpondaren goiko aldean, umeen jolas-eremu bat dago (sarbideak Zumarraga kaletik eta Fika kaletik dauzka), eta bertako azalera erabat berritu da.

Segurtasun-zoru berria jarri eta hainbat jokotako modulu bat ipini da: sabaia duten bi dorre, txirrista bat, konexioko pasabideak, eskalatzeko sareak eta zabuak.

Gainera, espazioaren perimetroa itxi eta inguruko parterreak berregokitu dira, landare-lurra zabalduz eta soropila ereinez.

UMEENTZAKO JOLAS-EREMU BERRIA FIKA 22KO ATZEALDEAN

Fika kaleko 22.aren atzealdean dagoen parterrean umeentzako jolas-eremu berria egin da, forma eliptikoarekin eta perimetralki itxia. Bertan hiru jolas-modulu ipini dira, sei urtetik beherako umeentzat.

Modu berean, espazio hori inguratzen duten bide bat jarri da, parterrearen hego-ekialderaino doana. Bide horrek forma sinusoidala dauka eta bi metro baino zabalagoa da.

Espazio horretan, lorategiak berriztatu diraureztatze-sarea berregokitu da, eta guztira zurezko bost banku ipini dira (bi jolas-eremuaren barruan eta hiru bidean).

AUZOKIDE PLANA

Solokoetxeko lorategietan egin diren lanak Bilboko auzoak hobetzeko Auzokide Planaren barruan daude.

Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako daukan tresnarik garrantzitsuenetako bat da. Haren bidez, aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.