Gazteen Euskal Behatokia: Euskadiko hiru gaztetik bik konfiantza dute Europar Batasunean (%68)

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteen Euskal Behatokiak nabarmendu du Euskadiko gazteek konfiantza handia dutela – % 68 – Europar Batasunean, haren erakundeetan eta jardueretan.

2022an Europar Batasunak Gazteen Europako Urtea garatuko du. Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyen´ek proposatutako helburua da gazteak eta haien lehentasunak erabakiak hartzeko prozesuaren maila guztietan integratzea, eta gazteria ardatz duten jarduerak eta programak antolatzea.

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek Europar Batasunean duten konfiantza-mailaren ikuspegi orokorra eskaintzen du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2021eko udazkenean argitaratu duen 74. Euskal Soziometroa azterlanaren emaitzak hartu dira oinarritzat. Ikerketa hori inkesta batean oinarritzen da, non, besteak beste, Europar Batasunarekiko konfiantzaz galdetzen zen. Inkesta horren emaitzen arabera, 18 eta 29 urte bitarteko Euskadiko hiru gaztetik bik ( % 68) EB´n konfiantza dute. EB´n konfiantza duten gazteen ehunekoa EAEko biztanleriaren batez besteko orokorra ( % 59) baino handiagoa da; izan ere, 18 eta 29 urte bitarteko gazteak dira Europan konfiantza handiena duten adin-taldeak.