Martxo eta apirilerako Guraso Eskolak antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta ikastetxeek, elkarlanean

0
Marxtoa eta apirila bitartean, ikastetxe bakoitzean lau saio eskainiko dira gurasoentzat. Hiru saio Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoentzat izango dira, saio bat, berriz, DBH eta Batxilergoko gurasoentzat.

Azpeitiko Udalak herriko ikastetxeekin elkarlanean, Guraso Eskolak antolatu ditu martxoa eta apirilerako. Guraso eskolen baitan, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoei gaztetxoen garapen egokian eragin eta sor daitezkeen oztopo edo arazoei aurre egiteko tresna edo baliabideal eskaintzea da helburua, beren seme-alaben heziketan bidelagun izanik. Gurasoen arteko komunikazio eta hausnarketarako foruak izatea ere badute helburu.

“Gurasoen kezka eta ardura gehienak antzekoak eta konpartituak izan ohi dira. Kezka eta zalantza horiek kudeatzeko tresnak eskaini eta gaur egungo gaztetxoen errealitatea gertuagotik ezagutzeko helburuarekin antolatu ditugu guraso eskolak”, adierazi du.

Aurten, ikastetxeetan gaztetxoen arteak ikastetxeetan lantzen diren proiektuen baitako saioak antolatu dira. Guztira 4 saio izango dira, 3 saio Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoentzat eta DBH eta Betxilergoko ikasleen gurasoentzako beste bat. Gai bakoitzaren inguruko saio bat eskainiko da ikastetxe bakoitzean euskaraz. Gai bakoitzaren inguruko gaztelerazko saio bat ere eskainiko da, Basazabalen guztientzat. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira.

Saioak

Lehen Hezkuntzako gurasoentzat

  • Nola ez galdu mundu birtualean
    Martxoak 21, Ikasberri Azpeitiko Ikastola
    Martxoak 23, Karmelo Etxegarai Ikastola
    Martxoak 22, Iraurgi ikastetxea
    Gaztelerazko saioa: Martxoak 24
  • Nola hezi gure seme-alabak tratu onetan
    Martxoak 29, Iraurgi Ikastetxea
    Marxtoak 28, Ikasberri Azpeitiko Ikastola
    Martxoak 30, Karmelo Etxegarai Ikastola
    Gaztelerazko saioa: Martxoak 31
  • Eskuhartze goiztiarra
  • Martxoak 15, Iraurgi Ikastetxea
    Martxoak 16, Karmelo Etxegarai Ikastola
    Apirilak 4, Ikasberri Azpeitiko Ikastola
    Gaztelerazko saioa: Martxoak 17

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gurasoentzat

  • Zure seme-alaben mundu birtuala
  • Martxoak 8, Iraurgi ikastetxea
    Martxoak 29, Ikasberri Azpeitiko Ikastola
    Martxoak 30: Urola BHI
    Gaztelerazko saioa: Martxoak 10