Orientazio ikastaroa eta froga izango dira Azpeitian

0
Azpeitiko Udala eta Kirol Orientazio Taldeak elkarlanean orientazio probak antolatzeko lanketa egin dute. Hori horrela, Orientazio probak antolatzeko beharrezkoak diren plano bereziak egin dituzte bai Azpeitiko herrigunerako eta baita Izarratiz/Xoxote eremurakoak ere. Hori horrela, martxoaren 20rako Azpeitian egingo den lehen orientazio proba prest dute.

Aurretik, ordea, martxoaren 10erako, orientazio kurtso edo saio bat antolatu dute. 18:30tik 20:00tara Baigerako aretoan. Ikastaroaren helburua sinplea da orientazio kirola zer den azaltzea, eta martxoak 20ko proba zer-nola den azaltzea (ordubeteko azalpen teorikoa egingo da, eta ondoren 30´ orientazio-proba praktikoa, Alde Zaharreko kaleetan).
Dohainik izango da.

Izen ematea: info@gotorientazioa.org / Mugik: 652-727-841

Ezagutu orientazio probak