Kobetamendiko karabanen aparkalekuan pandemia aurreko kopuruak berreskuratu dira

0

Kobetamendiko karabanen aparkalekuan pandemia aurreko kopuruak berreskuratu dira 2022ko lehenengo bost hilabeteetan.

Urtarriletik maiatzera, % 55 inguruko okupazioa erregistratu da eremuan, eta maiatzean erregistratu da kopururik handiena: % 91. Datuen bitartez, aski finkatuta geratu dira Bilboko Udalaren mendeko instalazioak, bai eta turismo-modalitatea ere. Aparkalekuko arduradunen arabera, uda honetan % 100eko okupaziora iristea espero da.

Jatorriari buruz erregistratutako datuen arabera, joeran aldaketak daude aurreko bi urteekin alderatuta, hau da, pandemiaren ondorioz murrizketak indarrean izan dituzten urteak. Gaur egun, atzerritik datozen turisten egonaldiek gora egin dute, eta estatuko turistenen gainetik daude, % 30ean.

Herrialdeei dagokienez, herrialde hauetako turistak nabarmentzen dira: Alemania (31%), Herbehereak (% 22), Frantzia (% 20), Erresuma Batua (7%) eta Suitza (% 5). Estatutik datozen turistei dagokienez, % 21 Euskadikoak dira, % 19 Kataluniakoak, % 9 Madrilgoak eta % 7 Gaztela eta Leonekoak.

Kobetamendiko karabanen eremua Bilbo erdigunetik 15 minutura dago, eta 2022ko denboraldi honetan 72 aparkaleku izango ditu gehienez. Zerbitzu horren bidez aparkatzeko partzelak eskaintzen dira, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin.

Hori guztia beharrezkoa da turismo-mota honen alde egiten dutenen egonaldia eta bisita errazteko. Autokarabanak gehienez ere 48 orduz egon daitezke bertan, eta egunean 15 euro ordaindu behar dira ibilgailu bakoitzeko.

Era berean, Kobetamendiko aparkalekuko langileen nahiz erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko asmoz, COVID-19aren zabalkundeari eusteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete behar dituzten osasun-neurriekin.

Informazio gehiago hemen:

SARE SOZIALAK: