Aterpean ospatuko dute udalekuetako haurrek San Fermin Txiki Eguna

0
Goizean gozietik ez du etenik trumoiak eta euriak, eta hori dela eta, aterpean ospatuko dute aurtengo San Fermin bezpera udalekuetako haurrek. Goizean goizetik zuriz jantzi eta zapi gorria jantzita dabiltz herriko haurrak. Udalekuetan ere goizetik prestaketa lanetan ari dira. Eguraldiak, ordea, ohi bezala kalean ospatzeko aukerarik ez du eskaintzen. Horregatik Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre Plazan eta Izarraitz Frontoian ospatzea erabaki dute. Sanjuandegin izango dira HH2 eta HH3 mailetako haurrak. HH4tik gorakoak, berriz, Izarraitz Pilotalekuan. Ohi bezala, 12:00etatik aurrera, lasterka egin ostean, musika eta dantzarako tartea izango dute bertan. .