Azpeitiko Udalak festetako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatu behar ditu

0
Azpeitiko Udalak, udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra izango du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan bihartik uztailaren 13a bitartean. Hautaketa prozesuan kontuan hartuko dira: euskararen ezagutza, langabetua izatea eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

• Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

• Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

  • Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
  • Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
  • Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

• Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) NAN fotokopia
b) Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
c) Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

d) Eskaera orria beteta

*Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.