Osakidetzak arreta eman die Hernaniko kiroldegian izan den kloro-ihes baten ondorioz sintomatologia arina izan duten sei pertsonari

0

Sintoma arinak izan dituzten bost pertsonari Hernaniko osasun-zentroan eman zaie arreta, eta beste bat Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, prebentzio modura; izan ere, haren sintomatologia arina izan bada ere, zenbait patologia ditu eta komenigarritzat jo da behaketan izatea.

 Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko teknikariak, osasun-langileak eta suhiltzaileak izan dira, gaur goizean, Hernaniko udal-kiroldegian, SOS Deiak-ek kloro-ihesa izan dela eta zenbait pertsona kaltetu izan direla ohartarazi ondoren.

 Berehala aterarazi dira pertsona guztiak bertatik, instalazioak aireztatu dira eta kloro-mailen neurketak egin dira, harik eta normaltasun-parametroetara iritsi arte.

 Aurretiko estimazioen arabera, dirudienez kloro-ihesa igerilekuetako ura tratatzeko erabilitako produktuetako bat berriz kargatzeko prozesuan gertatu da.