Nerabeak zirikatu familiak zirikatzeko jardunaldia Oñatin

0

Konfinamendua eta gero, POZ osasun mahaiak Oñatiko gazteen egoera zein zen jakin nahi izan zuen eta Oñatiko hiru ikastetxeek ateak zabaldu zituztenean, gazteei beraien beharrak zeintzuk ziren adierazteko aukera eman zitzaien. Gauzak horrela, gazteek landu nahi zituzten hiru gai nagusi identifikatu ziren:

  • Ariketa fisikoa eta mugimendua.
  • Emozioen kudeaketa.
  • Gazteen elikadura-beharrak.

Abenduaren 15ean Santa Ana antzokian egingo den jardunaldiaren bitartez, POZ osasun sareak eskerrak emango die ikastetxeei iaz egindako lanagatik eta, era berean, esku-hartzea udalerrian ezagutzera emango da. Horrez gain, gazteei hitza ematen jarraitzeko eta estres-egoerak hobeto eramaten laguntzeko tresnak eskainiko dira, ikasturte honetarako POZ egitasmoaren proposamen berriarekin batera. Beraz, gazteak eta familiak, gonbidatuta zaudete!

Egitaraua:

17:00-17:15 Oñatiko Osasun sare komunitarioa eta POZ zerbitzua. Rosa Lasagabaster / Oñatiko Udal Kirol teknikaria.

17:15-17:45 Oñatiko nerabeen ongizatea sustatzen. Amaia Diaz De Monasterioguren Osinaga / Dietista-nutrizionista; Pello Uriarte Moreno / Jarduera Fisikoaren Zerbitzuko orientatzailea; hiru eskoletako gazteak: Martin Uriarte, Markel Herranz…

17:45-18:15 Haur eta gazteen obesitatea prebenitzeko esku-hartze arrakastatsuen diseinua. Jone Galdos Madina / Psikologia Fakultatea.

18:15-19:00 Bizipen saioa.

19:00-19:05 Maria Cruickshank monologoa eta agurra.

Kafea, pastak eta fruta dastaketa jardunaldiari amaiera emateko.