Eusko Jaurlaritzak 648.000 eurorekin lagunduko ditu Cristobal Balenciaga Museoa egungo garaietara eta araudira egokitzeko hainbat jarduera

0
Museo Balenciaga Getaria. Foto: Alfredo Merino

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu duenez, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 648.119 euro bideratuko ditu Balenciaga Museoaren instalazioak berritzera. Helburua museoa eraikinei eta ingurumenari buruzko egungo araudira egokitzea da horretarako instalazioen eraginkortasuna hobetuko da bildumaren narriadurari eta kalteei aurrea hartuko zaie, eta pertsonei eta ondare-ondasunei arriskuak saihestuko dira. Honako hauek dira zehaztu diren helburuak:

  • Egungo garaiei erantzutea eta etorkizun hurbilean aldaketa izugarriak, teknologien eragina eta aurrekaririk gabeko klima- eta energia-krisiaren ondorioak izatea.
  • Museoa espazio irisgarri, inklusibo eta gizarte erantzukizunarekin eta ingurumenarekin konprometitu bihurtzea.
  • Proiekzio publikoa handitzea ezagutzarako, hezkuntzarako eta elkarrizketarako zentro gisa, herritar guztien ahalduntzea, parte-hartzea eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko eta pertsonentzat garrantzitsuak diren gaiak eta kontakizunak planteatzeko.
  • Gure gizartean duten rola esponentzialki handitzea, gertatzen ari diren aldaketei aurre egiten eta ulertzen lagunduz.
  • Guztiontzako erreferentziazko espazio publiko gisa sendotzea.

Guzti hori garatzen laguntzeko eta Eusko Jaurlaritza Cristobal Balenciaga Fundazioaren erakunde sustatzailea den heinean, 648.119 eurotako dirulaguntza zuzena onartu du gaur Gobernu Kontseiluak.