Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko Oinarrizko mailara  sartzeko eskaerak egiteko epea luzatu da

0

Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko Oinarrizko mailara  sartzeko eskaerak egiteko epea 2024ko apirilaren 26ra arte (ostirala) luzatu da.

Bete beharreko dokumentazioa Kontserbatorioko webgunean dago eskuragarri.

Ikasleek 18 espezialitate izango dituzte: akordeoia, bonbardino-tuba, klarinetea, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, txistua, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, biola, biolina eta biolontxeloa.

Probak egutegi honen arabera egingo dira:

  • Maiatzaren 3an, instrumentuak aurkeztu eta eskainitako plazak argitaratuko dira.
  • Maiatzaren 10ean, probak egingo dira.
  • Apirilaren 26an, izangaien gurasoekin bilera egingo da 17:30ean.