Segurtasun Sailak Etxebarrin izandako istiluak gaitzesten ditu

0

Gertakariak gaur goizaldean izan dira, laurak aldera, Kukullaga auzoko jai-esparruan, Etxebarriko (Bizkaia) San Antonio jaien barruan. Etxebarriko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita, jendetza hasi da haiei erasotzen, eta Ertzaintza bertaratzea eskatu dute. Ertzainek beste pertsona bat atxilotu dute arrazoi beragatik. Ondoren 100 pertsona inguruko talde bat kristalezko botilak jaurtitzen hasi da ertzainen kontra, buruan ertzain bat zaurituz. Gertakari horiek ikusita, Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko hainbat patruila bertaratu behar izan dira egoera kontrolatzeko.

Segurtasun Sailak gaitzetsi eta salatu nahi du herritar batzuek udaltzainek eta ertzainek ordena eta bizikidetza mantentzeko egiten dituzten jardueren kontra egitea.

Segurtasun Sailak babesa adierazi nahi die bai zauritutako agenteari, baita Etxebarrin ordena eta bizikidetza berrezartzeaz arduratu diren udaltzainei eta ertzainei ere