Gobernu Kontseiluak nazioarteko hainbat kirol jarduera antolatzeko dirulaguntzak onartu ditu gaur

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailaren proposamenez, gaurko Gobernu Kontseiluak hainbat Kirol jarduera antolatzeko dirulaguntzak onartu ditu.

Alde batetik, 40.000 euroko diru-laguntza onartu da Euskal Mendizale Federazioarentzat, Euskadiko mendi lasterketen selekzioak Munduko Zirkuituan/Skyrunnig World Series zirkuituan parte hartzeko gastuak finantzatzeko. Guztira, Euskadiko selekzioak 8 herrialdetako 8 nazioarteko lasterketetan parte hartu du aurtengo ekaina eta urria bitartean.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak 10.000 euroko diru-laguntza eman dio Euskadiko Gimnasia Federazioari, azaroaren 20an eta 21ean Barakaldoko BECen ospatu zen XV. Euskalgym, Nazioarteko Gimnasia Gala antolatzeko.

Amaitzeko, hirugarren dirulaguntza bat onartu da Euskadiko Padel Federazioarentzat, 40.000 eurokoa, urriaren 4tik 9ra Bizkaiko hainbat egoitzatan egin zen 2021eko Europako Txapelketaren antolaketa finantzatzeko.