Lehendakaria Carmelo Etxenagusia III. Ohorezko Aipamenak emateko ekitaldian izan da

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak lagunduta, Carmelo Etxenagusia III. Ohorezko Aipamenak emateko ekitaldian izan da. Aitormen hau Kultur Erakundeen Mahaiak sustatzen du, norbanako edo erakundeek Eleizbarrutiko Kultura eta Ondarearen alde egindako pastoral zerbitzua eskertzeko eta autortzeko.

Hirugarren ekitaldi honetan, Joan Maria Uriarte gotzaina, Ander Manterola, Miren Josune Ariztondo eta Angel Mari Unzueta (hil osteko aitormena) omendu dituzte. Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak “baketzearen aldeko lanagaitik eta fedearen eta kultur sustapenaren arloan Bizkaiko Eleizan eskainitako zerbitzuagaitik” jaso du Aipamena. Ander Manterolak, “bere zerbitzuagaitik eta fedetik euskal kulturaren eta etnografiaren alde egindakoagaitik”. Miren Josune Ariztondok “kulturaren, heziketaren, ondarearen eta fedearen arloan egindako ekarpenagaitik” eta 2020ko azaroan hil zan Angel Mari Unzueta bikario nagusi ohiari hil osteko Aipamena eman diote “historian, euskal kulturan, pastoralgintzan eta fedean egindako ekarpen baliotsuagaitik eta Kultur Erakundeen Mahaiaren bultzatzaile izateagaitik”.

Pilar Kaltzada kazetariak gidatu du Bilboko BBK Aretoan egin den ekitaldia, eta, bertan, Gontzal Mendibil kantautorearen emanaldia ikusteko aukera izan dute.