Eusko Jaurlaritzak Eskualdeen Lantaldearen eraberritzea eskatu du, legegintza-eskumenak dituzten eskualdeei hobeto egokitzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzak eskatu du Europar Batasuneko Eskualdeen Europako Lantaldearen barne-eraberritzea egiteko, erakunde horrek hartzen dituen erabakietan legegintza-eskumenak dituzten eskualdeei pisu kualitatibo handiagoa emateko. Eskaera hori Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak egin du, Eskualdeen Lantaldearen osoko bilkuran modu telematikoan parte hartu baitu egunotan. Osoko bilkura horretan, besteak beste, tokiko eta eskualdeko erakundeek Europaren etorkizunari buruzko konferentziari egindako ekarpenari buruz eztabaidatu da.

Oraingoan, Eskualdeetako Lantaldeak guztira 6 irizpen eta ebazpen bat bozkatu ditu, eta Eusko Jaurlaritzak 10 zuzenketa aurkeztu dizkie horiei.

Gainera, eta EBko laneko osasun eta segurtasunaren arloko 2021-2027 esparru estrategikoari buruzko irizpenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak adierazi du esparruaren helburua langileen osasuna babestea izan behar dela, eta prebentzio-politikak lehentasunez osasunaren arloan desberdintasun gehien izan ditzaketen kolektiboetara bideratu behar direla.

Genero-berdintasunari eta klima-aldaketari buruzko irizpenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak honako hauek nabarmendu ditu: emakumeek eta neskek zeregin garrantzitsua dutela klima-aldaketara egokitzeko politiketan, beharrezkoa dela emakumeek klimaren arloan egiten duten ekarpena ikusaraztea eta balioestea, eta garraio publikoko zerbitzuak hiri- eta landa-eremuetara egokitu behar direla.